Oria ibaiko ontziolek historian zehar izandako garrantzia landuko dute EHUren udako ikastaro batean

Karkara 2018ko api. 18a, 15:12

Ekainaren 7an izango da ikastaroa, Orioko Arraunetxean. Lourdes Odriozolak eta Beñat Ibaietak Oria ibaiko ontziolek izandako garrantzia izango dute hizketagai.

Ekainaren 7an, osteguna, Oria ibaiko ontziolek historian izandako garrantziaren inguruko ikastaroa izango da Arraunetxean. Mapilen 1200 tonako ontziak eraikitzetik Mutiozabalen historiarainoko ibilbidea izango du mintzagai Lourdes Odriozola historialariak.

Beñat Ibaietak, aldiz, Mutiozabal berritu aurretik zegoen egoeraz eta gaur egun arte egindako lanaz arituko da. Bestetik, gainontzeko herrietako itsas kulturaren zertzelada batzuk ere eskainiko ditu. Gizarte sozialean duen balioa nabarmenduz amaituko du Ibaietak.

10 orduko ikastaroa izango da, eta jarduera irekia dela jakinarazi du EHUk. Hemen eman daiteke izena.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!