Hondakin sistemaren sentsibilizazio kanpaina izango da Orion apirila amaieran eta maiatza hasieran

Karkara 2018ko api. 18a, 16:33

Apirilaren 30ean eta maiatzaren 2, 3, 4, 5 eta 7an ingurumen hezitzaileak egongo dira herriko edukiontzi inguruetan. Apirilaren 25ean jubilatuentzako tailerra eskainiko dute kultur etxean.

Hondakinak biltzeko sistema berria ezarri zenetik bi hilabete pasa dira dagoeneko. Gaiaren inguruan herritarrek dituzten kezkak eta zalantzak argitzeko, herriz herriko sentsibilizazio kanpaina abiatu du Udal Elkarteak.

Ekimen ezberdinak antolatu dituzte horretarako, besteak beste, kalez kaleko sentsibilizazioa, hitzaldi irekiak eta kolektibo edo hartzaile zehatzentzako tailerrak. Apirilaren 30ean eta maiatzaren 2, 3, 4, 5 eta 7an izango dira Orion ingurumen hezitzaileak, edukiontzi inguruetan. Apirilaren 25ean, aldiz, jubilatuentzako tailerra eskainiko dute Kultur etxean.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!