"Biharko Andoaingo emanaldia gure azkena izango da"

Karkara 2018ko api. 20a, 11:15

Mikel Borda Talaimendi Txarangako presidentea da eta KARKARA-ri eskainitako elkarrizketan berretsi du bihar hilak 21, eguerdiko 12:00etan hasiko den Andoaingo Topagunea amaitu ondoren, taldea desagertuko dela.

Andoaingo Txarangaren 15.urteurrena ospatzeko Topaketa antolatu da biharko, apirilak 21, larunbata.

Bai, hala da. Andoaingo elkarteak Gipuzkoako 6 talde gonbidatu ditu ospakizunera, tartean gu.

Nola izango da txarangen erakustaldia?

Topagunea eguerdiko 12:00etan hasiko da Andoaingo udaletxeko plazan. Talde bakoitza herriko zonalde batetara joango da, Andoaingo txoko guztiak girotzeko asmoz. Ondoren, 13:30 aldera, berriz ere plazan elkartuko gara talde guztiak eta Andoaingo Txarangaren ereserkia joko dugu. Giroa itzela izango da ezbairik gabe.

Herritarrak animatuko zenituzke festa horretan parte hartzera?

Bai. Gainera, orain arte ezer ez dugu ezer esan, baina primizia modura, helarazi nahi dugu Talaimendi Txarangaren azken emanaldia izango dela biharkoa. Agian hemendik urte batzuetara, beste formulazio batekin edo, berriz ere elkartuko gara, baina oraingoz, ez dugu gehiago joko. Polita izango litzateke herritarrak gure azken emanaldi honetan gure ondoan izatea.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!