Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du datorren asteartean

Karkara 2018ko api. 20a, 15:13

Bilkura udalbatzarraren aretoan izango da, apirilaren 24ean, 20:15etik aurrera.

Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du datorren asteartean, apirilak 23, arratsaldeko 20:15 aurrera. Gai hauek aztertuko dira:

1.- Onartzea, egoki bada, 2018ko 1, 2 eta 3  konpromiso-kredituak.

2.- Onartzea, egoki bada, udal aurrekontu propioaren 2/2018 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditu gehigarrien modalitatean.

3.- Onartzea, egoki bada, udal kanpineko zuzendariaren plaza jabetzan hornitzeko hautaketa prozesua arautuko duten oinarriak.

4.- Onartzea, egoki bada, turismo, merkataritza eta ostalaritza departamenturako maila ertaineko teknikariaren plaza jabetzan hornitzeko hautaketa prozesua arautuko duten oinarriak.

5.- Onartzea, egoki bada, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga erregulatzen duen ordenantza fiskalaren aldaketa.

6.- Onartzea, egoki bada, Orioko herriko jaieguna 2019. urterako.

7.- Onartzea, egoki bada, Orioko EH BILDU eta PSE-EE-PSOE udal talde politikoek aurkeztutako mozioa, anbulatorioa handitzeko beharrari buruzkoa.

8.- Eskariak eta galderak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!