Eguzkia ere batu da Zaragueta Herri Eskolako 40 urteen ospakizunera

Karkara 2018ko api. 21a, 16:13

Ikasturtean zehar egindako ekintza-sortari amaiera biribila emateko, herri kalejira eta bazkaria egin dituzte gaurkoan.

40 urte dira dagoeneko Zaragueta eskolak euskaraz ematen hasi zela. Urteurrenaren harira hainbat jarduera egin dituzte ikasturtean zehar, eta ospakizunei herri bazkariarekin eman diote amaiera gaur. Bazkaria eskolako frontoi estalian egin dute, baina aurretik, kantu-poteoan aritu dira herritan zehar, Benta Zaharreko Mutiko Alaiek girotuta.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!