Haurreskolan izena emateko epea zabalduko dute astelehenean

Karkara 2018ko api. 24a, 15:13

Orioko haurreskolan izena emateko epea zabalduko dute apirilaren 30ean, astelehena, eta maiatzaren 11ra arte egongo da zabalik.

Orioko haurreskolan izena emateko epea zabalduko dute apirilaren 30ean, astelehena, eta maiatzaren 11ra arte egongo da zabalik. 9:30etik 11:00etara eta 13:30etik 15:00etara zabalduko dute bulegoa, eta matrikulatu ahal izateko, haurrak jaiota egon beharko duela jakinarazi dute.

Ate irekiak

Maiatzaren 3an, osteguna, ateak irekiko ditu Maria Maestra haurreskolak. Instalazioak ikusteko, hezitzaileekin hitz egiteko eta informazioa jasotzeko aukera izango dute herritarrek. Arratsaldez izango da, 17:00etatik 18:00etara.

Zalantzak argitzeko, haurreskolara jotzea edo 943 890 625 telefono zenbakira deitu daitekeela azaldu dute haurreskolatik.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!