Eguraldia lagun Orioko Artisau Azokaren 25.urteurrenean

Karkara 2018ko mai. 6a, 13:36

Jendetza dabil herriko plazan artisautza produktuak erosten.

Gaur igandea, maiatzak 6, goizeko 11:00etan zabaldu dituzte artisautza postuak Orioko plazan. Eguraldiak lagunduta, herritar eta bisitari ugari hurbildu da azokara goiz eta eguerdi partean. Arratsaldeko 19:00ak arte bertara gerturatzen direnek aukera paregabea izango dute  askotariko artisautza lanak ikusi eta produktuak dastatu zein erosteko.

Bitxiak, sendabelarrak, janaria, eztia, zeramika, zurezko tailak, arropak, xaboiak eta ukenduak daude salgai bertan. Azokaren 25. edizioa da aurtengoa.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!