Arrantzontzi txiki batek istripua izan du hondartzan arratsaldean

Karkara 2018ko mai. 7a, 20:40

17:30ak aldera gertatu da ezbeharra Antilla hondartzan, harrobi aldean olatu batek txalupa jo duenean. Arrantzalea onik atera da uretatik, herriko surflarien laguntzarekin.

Gaur arratsaldean ezbeharra izan da Orioko Antilla hondartzan. Arratsaldeko bost t´erdiak aldera, olatu batek harrobi aldean zebilen txalupa bat jo ostean, gidariak uretara salto egin behar izan du. Berehala, barra ondoan surfean zebiltzan surflariak berarengana joan dira, eta arazorik gabe, onik atera dute uretatik.

Pixkanaka, olatuek urizkinera bultza dute ontzia, eta momentu batean, arroken aurka ere jo ditu kolpeak. Surflariekin batera, hondartzan zebilen jende multzo bat saiatu da txalupa lehorrera ateratzen, baina urizkinan laga behar izan dute, pisu astunaren ondorioz. Iluntzean atera dute hondartzatik, traktore baten laguntzarekin.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!