Castroko arrantzale bat hil da bart, Orioko bapore batean

Karkara 2018ko mai. 8a, 13:06

Sarearekin lanean ari zirela gertatu da ezbeharra gauean. Santanderko portura eraman dute gorpua.

Berriz Ave Maria baporeko arrantzale bat hil da bart gauean itsasoan, Santandertik milia gutxitara, lanean izandako ezbeharraren ondorioz. Orioko Kofradiak adierazi duenez, Castrokoa da zendu den 55 urteko gizonezkoa. Dirudienez, gauean sarea lehen aldiz uretara botatzen ari zirenean gertatu da istripua. Arrantzalea uretara erori da, eta azaldu dutenez, itsasoan sare artean ito da. Tripulazioko kideek lortu dute langilea baporera igotzea, baina ordurako hilda topatu dute. Santanderko portura eraman dute gorpua.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!