"Mendi film festival"-eko lan onenak, Kukuarri astean ikusgai

Karkara 2018ko mai. 9a, 18:17

Maiatzaren 25ean, Talai Mendi elkarteak antolaturiko Kukuarri astearen baitan, Bilbao Mendi Film Festivaleko lan onenak proiektatuko dituzte kultur etxean.

Guztira lau izango dira proiektatuko diren filmak. Zinema saioari 21:30etan emango zaio hasiera, eta sarrera doakoa izango da, baina aurretik gonbidapenak jaso beharko dira kultur etxean. Maiatzaren 14tik aurrera egongo dira eskuragai. Hauek dira proiektatuko diren lanak:

In Perpetual Motion
4 minutu

Uruca II - Bugaboos edition
8 minutu

The Last Honey Hunter
35 minutu

Psycho Vertical
64 minutu

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!