Orioko traineruek lan txukuna egin dute asteburuan Donostiako estropadan

Karkara 2018ko mai. 14a, 09:54

Larunbatean Urumea ibaian jokatutako Añarbeko Banderan emakumezkoek bigarren postura eskuratu zuten, eta gizonekoek hirugarrena. Herriko trainerilak, aldiz, bi egunez aritu dira arraunean, Zarautzen eta Hondarribian, hurrenez hurren.

Añarbeko Bandera jokatu zen pasa den larunbatean Urumea ibaian. Orioko gizonezkoak eta emakumezkoak bertan aritu ziren lehian, emaitza onak lortuz. Gizonezkoak hirugarren sailkatu ziren, Hondarribia eta San Pedroren atzetik. Emakumezkoen estropadan oriotarrek lan ona egin zuten, behin-betiko sailkapenean San Juanen atzetik geratuz.

Orioko trainerilek, beren aldetik, hainbat estropada jokatu zituzten, lan dezente izan zuten larunbatean zein igandean:

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!