Joan Muñoz 'Ulu' dokumentalaren egilea Orion izango da maiatzaren 23an

Karkara 2018ko mai. 14a, 14:32
Mandalara elkarteko kideak, Tabakalerako Impact Hub aretoan.

Orion euskarazko testigantza bat grabatuko du Muñozek datorren astean. 

Egunerokoan eta giza harremanetan "bihotzari kasu egitearen garrantziaren" inguruko dokumentala da Joan Muñozek zuzendutako Ulu, un latido universal ikus-entzunezkoa. Apirilean Donostiako Printzipe zinema aretoan izan zen Muñozen lanaren emanaldia, Orioko Mandalara kultur taldedak antolatuta. Hurrengo egunean, aldiz, Muñozekin topaketa bat izan zuten Tabakalerako Impact Hub aretoan.

Maiatzaren 23an, Orion izango da Mandalarako kide bati euskarazko testigantza jasotzen. Ondoren, dokumentalera gehituko du herritarrari egindako elkarrizketa.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!