Olatu handietarako segurtasun ikastaroaren saioa izango da larunbatean Orion

Karkara 2018ko mai. 15a, 16:41

Surflarientzako prestatu segurtasun ikastaroak prestatu ditu GSFk, eta horietako bat, apnea lantzeko kurtsoa, Orion izango da larunbatean. Apnea Academy irakasleko Axier Rotetak emango du ikastaroa.

Surflarientzako segurtasun ikastaroak antolatu ditu GSFk laugarren urtez. Hasiera batean olatu handietarako ikastaroa izatea aurreikusi bazuten ere, maila guztietako surflariei beharrezko ezagutzak irakastea beharrezkotzat jo du federazioak. Besteak beste, apnea, arrisku ezberdinen aurrean jarraitu beharreko protokoloak, itsas baldintzen azterketa eta larrialdietarako ezagutzak landuko dituzte. 

Larunbatetik igandera, hiru saiotan landuko dituzte ezagutzak. 16 ordutako kurtso intentsiboa bada ere, apneako ikastaroa soilik lantzeko aukera eman dute aurten. Hain justu, Orion izango da apnea lantzeko saioa, Axier Roteta Apnea Academyko kidearen eskutik. 

Izena GSFren webgune ofizialean, gipuzkoakosurffederazioa.com-en, eman daiteke.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!