karkara.eus

Saskibaloiko infantil nesken taldeak finala jokatuko du asteburuan

  kirola  Orio

Bihar jokatuko dute norgehiagoka Ordizian, arratsaldeko 18:30etik aurrera.

Urte guztian egindako lanaren ondoren, finala jokatuko du asteburuan infantil nesken taldeak, Ordizian. Bihar izango da norgehiagoka, 18:30ean.

Lourdes Sarasuaren taldeak ozta ozta lortu du finalerako txartela. Emaitza onak lortu zituzten lehen itzulian, baina gorabehera ugari izan zituzten bigarrenean, lesioak tarteko. Multzoko liderraren etxean jokatuko dute oriotarrek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa