Lierni Irizarren lan berria aurkeztuko da bihar Donostian

Karkara 2018ko mai. 17a, 15:52

Orion bizi den idazle eta psikoanalistak sufrimendua, gaixotasuna eta heriotza ditu hizpide bere azken liburuan. Ekitaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da, San Jeronimo kaleko jarduera aretoan.

Banalidades Contemporáneas: lenguaje, sufrimiento, enfermedad y muerte liburua aurkeztuko du bihar ostirala, maiatzaren 18a, Donostian, Lierni Irizar psikoanalistak.

Orion bizi den idazleak -hainbat liburu plazaratu ditu psikologiaren bueltan- bere azken lanaren gakoak emango ditu 19:30etik aurrera, Alde Zaharrean dagoen San Jeronimo kaleko jarduera aretoan (sotoan).

Bertan egongo dira Lierni Irizar liburuaren egilea, Liana Velado Morla psikoanalista, eta Cosme Sanchez gizarte langilea. Sarrera dohainik da.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!