LGTBIQ fobiaren aurkako egunarekin bat egin dute udalak eta bi ikastetxeek

Karkara 2018ko mai. 17a, 16:46

LGTBIQ fobiaren Nazioarteko Egunarekin bat egin dute Orioko Udalak eta bi ikastetxeek.  

Orioko Udalak ostadarraren bandera jarri du udaletxeko balkoian, eta beste horrenbeste egin dute Zaragueta eskolan eta Herri Ikastolan. Naizena naizela onartua leloa darama banderak. Horrez gain, gaiari buruz hitz egin dute bi ikastetxeetan eta ahalegina egingo dute kontu hau etxeetara ere iritsi dadin. 

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!