Espainiako kadete nesken eskubaloi txapelketan izango dira sei oriotar

Karkara 2018ko mai. 22a, 18:30

Espainiako kadete nesken eskubaloi txapelketa jokatuko dute zortzi taldek Eldan (Alacant), maiatzaren 30etik ekainaren 3ra bitartean. Naia Makazaga, Alaine Garro, Laida Urbitarte, Maria Zaldua, Sara Mugika eta Amaia Rodriguez oriotarrak izango dira bertan, Zarauzko Aiala eskubaloi taldearekin. Bigarren multzoan jokatuko dute, Felmar La Rocaren, Handbol Mislataren eta A.D. La Jotaren aurka.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!