Itxaspeko bidea eta beste mendiko bide batzuk garbitzen ari dira egunotan

Karkara 2018ko mai. 23a, 17:00

Txukun enpresa ari da lan horietaz arduratzen. Itxaspeko bidea, mendiko ibilbideak eta oinezkoentzako hainbat bide garbituko dituzte.

Ohi bezala, uda sasoia iritsi aurretik hainbat lan egiten ditu udalak; horien artean, mendiko bideak txukuntzea. Horretan ari da egunotan Txukun enpresa.

Itxaspekoa da garbituko duten bideetako bat. Horrez gain, mendiko ibilbideak ere garbituko dituzte, "herritarrek eroso erabili ahal ditzaten". Aste honetan bertan amaitzea espero du udalak.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!