Erabilera anitzeko kirol kantxa jarri du udalak Anibarko Portuan

Karkara 2018ko mai. 23a, 17:30

Saskibaloi kantxa zegoen lekuan, erabilera anitzeko kirol kantxa instalatu du udalak. Saskibaloian, eskubaloian edo futbolean aritzeko aukera emango die bizilagunei.

Manufacutras deportivas enpresak egin ditu egokitzapenak, eta 17.900 euroko kostua izan dute lanek. Instalazio amaitu duten arren, lurreko marrak pintatu behar dituztela jakinarazi du udalak.

Egokitzapenei esker, bizilagunek saskibaloian, eskubaloian edota futbolean aritzeko aukera izango dutela azaldu dute udaletik.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!