Orioko porturako bi langile behar dira

Karkara 2018ko mai. 25a, 12:00

Eremu horretan dragatze lanak egiten ari den enpresak egin du deialdia. Sukaldari-marinel bat eta marinel bat behar dituzte, hurrenez hurren.

Orioko Portuko dragatze lanak egiten ari den enpresak bi lanpostutarako deialdia luzatu du.

Batetik, sukaldari-marinel bat behar dute; bestetik, portuko zubirako marinel bat.

Bi lanpostuetarako eskatzen dituzten baldintzak, ondorengoak dira:

  • Esperientzia izatea.
  • Eskatutako prestakuntza: segurtasunean oinarrizko prestakuntza, itsasoko babeserako oinarrizko formazioa, osasun-azterketa eguneratua, DGMM-k erraztutako marinel txartel profesionala.
  • Sukaldari posturako, sukaldaritza titulazioa DGMM-ren eskutik.
  • PRL-n prestakuntza.

Interesatuek 637402048 telefonora deitu dezakete edo kurrikuluma bidali rh@gadegescon.com e-postara.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!