"Yoga naturan eta familian" ekimenean apuntatzeko azken plazak libre

Karkara 2018ko mai. 29a, 13:36

Ekainaren 9an izango da adin guztietako lagunei, eta batez ere, familiei zuzendutako yoga saioa Aiako Iturraran parketxean.

Antolatzaileek jakitera eman dutenez, parte hartzaileen zerrenda osatzeko azken plazak geratzen zaizkie libre. Abelina Manso irakasleak gidatuko duen yoga saioarekin natura ezagutzeko beste modu bat eskaini nahi dute parketxeko arduradunek.

Eguraldiak lagunduz gero, lorategi botanikoan egingo dute ekimena; txarrarekin, berriz, Iturraran parketxean. Jarduera adin guztietako pertsonei zuzendua dago, eta familietako kideen arteko loturak eta komunikazioa sendotzeko egokia dela iritzi diote antolatzaileek.

Erreserbak egiteko edo informazio gehiago eskuratzeko, 943 83 53 89 telefonora deitu edo iturraran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatzi behar da.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!