"Jendetsuak izan dira Garagardo Azokako otorduak eta ekitaldiak”

Karkara 2018ko eka. 7a, 12:25

Eguraldi ona lagun, inoizko jende gehien bildu da VI. Garagardo Azokan. Ibon Huegun Orio Arraunketa Elkarteko presidenteak adierazi duenez, jendetsuak izan dira otorduak eta ekitaldiak. Eskerrak eman nahi dizkiegu aurtengo azokara hurbildu diren guztiei.

Pasa den asteburuan, ekainaren 8tik 10era bitartean egindako VI. Garagardo Azokaren balantze oso positiboa egin du Orio Arraun Elkarteak, seigarren urtez ekitaldi hori antolatzeaz arduratu dena.

Orio Arraunketa Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie oriotarrei urtez urte emandako babesagatik; denboraldia amaitu bitartean, palada bakoitzean sentitu nahi dugu oriotarren berotasuna, azaldu du Arraun Elkarteko presidenteak, Ibon Huegunek. 

Joan den asteburu osoan lanean aritu ziren boluntarioen lana nabarmendu nahi izan du arraun elkartek KARKARAri helarazitako idatzi baten bitartez: Izugarria da ekitaldia joan eta ekitaldia etorri ondoan daukagun laguntzaile taldea. Horrez gain, Zergatik ez? taldeko neskak bidelagun izan ditugu asteburuan eta eskertu nahi diegu emandako laguntza.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!