'Dantzatu nirekin!' jarduera izango da uztailean, LH1etik LH6ra arteko haurrentzat

Karkara 2018ko eka. 7a, 17:00

Ayala Lopes Orioko bizilagunak antolatu du jarduera, Kultura batzordearekin elkarlanean. Haurrek dantzan ondo pasatzeaz gain, hondartzan jai-giroa suspertzea du helburu ekimenak. 

Dantzatu nirekin! jarduera antolatu du Ayala Lopes Orioko bizilagunak LH1etik LH6ra arteko haurrentzat. Uztailean egingo da, astean hirutan, arratsaldez. Hondartza ingurua hartuko dute, eta ordu eta erdi iraungo du saio bakoitzak. 

Hainbat dantza mota erakutsiko dizkie haurrei, jolas giroan musika jarrita. Haurrek dantzan ondo pasatzeaz gain, hondartzako jai-giroa suspertu nahi dute jarduerarekin. 

Izen ematea ireki dute jada, eta doakoa izango dela jakinarazi dute. Interesa dutenek Ayala Lopesi deitu diezaiokete, 642 70 26 11 telefono zenbakira, ekainaren 28a baino lehen.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!