Altsasuko gazteen aurkako epaia salatzeko manifestaziora joateko autobusa antolatu dute

Karkara 2018ko eka. 8a, 13:00

Ekainaren 16an, larunbata, mobilizazioa izango da Iruñean Altsasuko gazteen gurasoek deituta. Iruñera joateko autobusa antolatu dute herritik, eta ekainaren 14ra arte eman daiteke izena.

Auzitegi Nazionalaren epaiaren ondotik, Altsasuko lau gazte –Jon Ander Cob, Iñaki Abad, Julen Goikoetxea eta Aratz Urrizola– atxilotu eta espetxeratu dituzte aste honetan. Espetxeratzea salatzeko eta gazteen askatasuna aldarrikatzeko, mobilizazioa deitu dute beren senideek ekainaren 16rako. Iruñean izango da, 17:00etan Golemetik hasita.

Oriotik autobusa antolatu dute mobilizaziora joateko. Kolon txikin, Hatozen eta Gabonen eman daiteke izena, ekainaren 14a baino lehen. Mobilizaziora garaiz iristeko, 14:15ean irtengo da autobusa herritik. Autobusa osatuko ez balitz, kotxeak elkarbanatzea aurreikusi dute antolatzaileek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!