Orio AEk bost urrezko domina irabazi ditu aulki mugikorreko Euskadiko txapelketan

Karkara 2018ko eka. 11a, 09:27

Orioko 8 ontzik parte hartu zuten larunbatean Legution jokatutako estropadetan, eta bost urrezko domina irabazi zituzten. Igandean, Lekeitioko VIII. Bandera (Gure Esku Dago II.Bandera) jokatu zuen emakumezkoen traineruak, bigarren postua eskuratuz.

Larunbatean, Maiatzak 9, aulki mugikorreko Euskadiko txapelketa jokatu zen Legution. Orio Arraun Elkarteko zortzi ontzik parte hartu zuten estropadetan, eta guztira, 7 domina irabazi zituzten:

Urreak

- Gizonezko beteranoak (skiff): Javier Puertas

- Emakumezko jubenilak (binako laukoa): Ane Arruti, Edith Uranga, Zezilia Korta, Nerea Garcia

- Gizonezko jubenilak (skull bikoitza): Jon Olaizola, Oihan Gozategi

- Gizonezko absolutuak (lemazaindun laukoa): Josu Ostolaza, Imanol Garmendia, Martxel Aldai, Odei Arrizabalaga, Ugaitz Astigarraga (lemazaina)

- Gizonezko absolutuak (lemazain gabeko bikoa) Unaiz Lizarralde, Miguel Angel Millares

Zilarra

- Gizonezko jubenilak (binako laukoa)

Brontzea

- Gizonezko jubenilak (lemazain gabeko bikoa)

5. postua

- Emakumezko jubenilak (skull bikoitza)

LEKEITIOKO V.III BANDERA

Atzo, emakumezkoen traineruak estropada izan zuen Lekeition. San Juango txalupak irabazi zuen Lekeitioko VIII. Bandera, eta Orio bigarren postuan helmugaratu zen garailearengandik 2,17 segundora.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!