'Fosforito Zinema'

Joanna Domingo Ondozabal 2018ko eka. 11a, 11:52

Ainize Sarasolaren (Orio, 1984) Killing Time filmaren proiekzioa egin zen joan den ekainaren 8an Donostiako Tabakaleran. Joanna Domingo Ondozabalek Sarasolaren lan berriari buruzko kronika idatzi du.

Asteburu osoko ziklo honi Fluor Zinema jarri diote izena, baina fosforito izan zitekeen.

Prozesuan dagoen zine esperimentala da Ainizerena, genero eta influentzia zinematografiko desberdinak nahasten dituena: komedia beltza (film noir), beldurrezko zinema… Erabateko askatasuna izan du. Muntaketa zoro eta bizkorra ikusten da, eta lehen planoen erabilera azpimarratzekoa da. Musikak ere garrantzi handia du, teknoa eta beldurrezko zinema klasikoen musika nahasten ditu. Pertsonaiak guztiz aldakorrak eta ustekabekoak dira, eta elkarrizketak absurdora eramaten jolasten du.

Antolatzaileak esan bezala badago  zinema sailkaezin bat, zeinarentzat beste definizio batzuk asmatu behar diren.

Hurrengo jarduerak:

06/09, 20:00, Snowy Bing Bongs Across the North Star Combat Zone, Rachel Wolther & Alex H. Fischer, AEB, 2017, 40’

06/09, 21:00, Les garçons sauvages, Bertrand Mandico, Frantzia, 2017, 110'

06/10, 19:00, Team Hurricane, Annika Berg, Danimarka, 2017, 95’

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!