Zergatik ez arraunean?

Onintza Irureta / ARGIA.EUS 2018ko eka. 12a, 08:46

"Guretzat egin dugu arraun, baina ezin uka neurri batean eredu izan dela taldea, begira bestela taldeko kideen hainbat umek zer dioten eskolan harro: “Nire ama arraunlaria da!”."

40 urte betetzekotan ziren eta modu berezian ospatu nahi zuten urtebetetzea. Bazkaria? Asteburu pasa ez dakit non? Ez, beste zerbait izan behar zuen, harrotasunez gogoratuko zutena, barrukoa, beharbada betiko amets bete gabea.

Arraunean ikasi nahi zutela erabaki zuten. Oriotarrak ziren, errioari begira bizitakoak, aitaitak, aitak, anaiak, osabak… arraunlariak. Beraiek ez. Beraiek emakume.

Gutxi batzuek bete behar zituzten 40 urte, baina ideia arraunean ikastea amets zuten guztiekin elkarbanatzea pentsatu zuten.

Orioko Arraun Elkartera jo eta arraunean ikasi nahi zutela esan zieten. Bi baldintza jarri zizkieten: arraunean ikasteaz gain denboraldi bukaeran zeharkaldi bat egitea (alegia, helburu baten bila lan egitea) eta 25 emakume elkartzea.

32 emakumek eman genuen izena 2017ko udazkenean, eta ia denok lehenengo aldiz arrauna hartu genuen eskuetan, traineru batean sartu ginen, toleta, tosta, karela, zer diren ikasi genuen. Artikulua irakurtzen jarraitzeko, egin klik hemen. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!