Oraindik zabalik dago kuadrillen arteko batel txapelketan izena emateko epea

Karkara 2018ko eka. 25a, 10:27

Ekainaren 29an jokatuko da batel estropada, ostiralarekin, arratsaldeko bost t´erdietan. Orioko Herri Ikastolako antolakuntzak lehiaketan parte hartzeko gonbita luzatu die herritarrei.

Orioko Herri Ikastolak kuadrillen arteko estropada antolatu du, sanpedroetako festa programaren barruan. Azken urtetan egin izan zuten triatloi txikiaren ordez jokatuko dute batel lehiaketa. DBH4ko ekintzailetza taldeko ikasleek antolatu dute ekimena.

Estropadan parte hartu nahi duten lagun kuadrilletako edo taldeetako partaideek, 14 urte izan behar dituzte gutxienez. Izen ematea ekainaren 20a baino lehenago egin behar da Karelan, Ikastolako idazkaritzan edo kultur etxean.

Izen emate orria eta estropadako araudi osoa deskargatzeko, egin klik hemen.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!