Salgai daude 'Arinmak' dantza emanaldia ikusteko sarrerak

Karkara 2018ko eka. 14a, 09:00

Lau urtean prestatzen ibili ondoren, hilaren 23an aurkeztuko du Harribil dantza taldeak emanaldia, 22:00etan Karela kiroldegian.

San Joan Berdeko ohiko kalejira egin ondoren, 'Arinmak' dantza emanaldia eskainiko du Harribil dantza taldeak hilaren 23an, 22:00etan Karela kiroldegian. Gaur egungo joerak eta euskal dantza tradizionala uztartuz sortu dituzte dantza taldeko kideek emanaldiko koreografiak, eta sorginak izango dira protagonista. Pertsona gaizto moduan irudikatu izan diren arren, historiari buelta emango diote Harribileko dantzariek.

Bost euroren truke eros daitezke sarrerak, Soian, Karela kiroldegian eta Errusta eta Gure Txoko tabernetan. 10 urtetik beherakoak doan sartu daitezkeen arren, sarrera eskuratzea beharrezkoa izango dela jakinarazi dute antolatzaileek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!