Patinetan aritzeko hainbat ikastaro eskainiko dira uztailean Orion

Karkara 2018ko eka. 15a, 10:38

Ikastaro guztiak Udal Pilotalekuan izango dira, uztaileko astearte, ostegun eta larunbatetan. Mailaren arabera bidegorrira irtenaldiak ere egingo dira.

Zarauzko Irristaketa Elkarteak patin ikastaroa antolatu du datorren uztailerako Orioko Udal Pilotalekuan. Haur eta helduentzat, maila guztietara egokitutako saioak egingo dira.
 
Ikasturte osoan zehar ere hainbat saio eman dira Orion eta jende ugari gerturatu da informazio eske, Irristaketa Elkartetik adierazi dutenez.
 
Hori dela eta, uztailean ere pertsona orori zuzendutako saioak eskainiko dituzte. Ikastaro guztiak Orioko Udal Pilotalekuan izango dira, uztaileko astearte, ostegun eta larunbatetan. Mailaren arabera bidegorrira irtenaldiak ere egingo dira. 
 
Hiru ikastaro antolatu dira:
 - Uztaileko 1. hamabostaldia: 6 ordu - 50€ 
 - Uztaileko 2. hamabostaldia: 6 ordu - 50€ 
 - Ikastaro osoa, uztaila osoan zehar: 12 ordu - 90€
 
Ikastaro bakoitzean maila ezberdinak eskainiko dira (maila bakoitzak bere ordutegia du):
 
  - Helduak - Oinarrizko maila: lehen aldiz patinak janzten dituenarentzat edo oreka mantentzeko arazoak dituenarentzat.
  - Helduak - Hastapena:  oso kilometro gutxi egindakoentzat, frenatzen, errebueltetan eta aldapatan justu dabiltzanentzat.
  - Helduak - Hobekuntza:  takoarekin frenada ona dutenentzat. Atzeraka patinatzen edo gurutzatzen ikasi nahi dutenei zuzendua-
  - Haurrak:  Ikastaro hauek 2004. eta 2012. urte bitartean jaiotako haurrentzat dira. Helburua patinen gainean ondo pasatzea da, ez dakienak ikasiz eta dakienak trebezia berriak eskuratuz, diote ZIE-tik.
 
Ikastaroetan izen-ematea egiteko bi aukera daude:
1.  Whatsappa idatziz 669837409 zenbakira informazio eske. 
2.  E-posta idatziz zkeirristaketa@gmail.com i
 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!