Zaragueta eskolak 3x3 futbol txapelketa antolatu du sanpedroetarako

Karkara 2018ko eka. 18a, 16:28

Uztailaren 1ean jokatuko da futbol lehiaketa, Orioko Mendibeltz zelaian. Izen ematea Karela kiroldegian eta Zaraguetan egin daiteke, ekainaren 22a (ostirala) baino lehen.

Orioko Zaragueta Herri Eskolak 3x3 futbol txapelketaren bigarren edizioa antolatu du sanpedroetarako. Jokalariek adinaren arabera antolatutako kategoriatan jokatuko dituzte partidak. Txapelketa irekia da herritar guztientzat, eta sei urtetik aurrerako haurrek zein helduek parte hartu dezakete.

Izen ematea Karela kiroldegian edo Zaragueta eskolan egin behar da, ekainaren 22a baino lehenago. Parte hartzaile bakoitzak lau euro ordaindu beharko ditu txapelketa jokatu ahal izateko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!