Imanol Alguacilek Realean jarraituko du 2021a arte

Karkara 2018ko eka. 19a, 15:32

Oriotarra Realeko bigarren taldeko entrenatzailea izango da hurrengo denboraldietan.

Imanol Alguacil oriotarrak 2014an hartu zuen Realeko bigarren taldearen gidaritza, eta aurtengo denboraldian lehen taldea entrenatzen jardun ondoren, hitzarmena sinatu du Realarekin hurrengo hiru denboraldietarako. Horren arabera, Alguacil Realeko bigarren taldeko entrenatzailea izango da 2021eko ekainaren 30a arte. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!