Gaur arratsaldean hasiko dira Anibarko Portuko festak

Karkara 2018ko eka. 22a, 12:49
Haurrak dantzan 2017ko Anibarko Portuko Jaietan

Arratsaldeko zazpietan botako dute auzoko festei hasiera emango dien txupinazoa. Biharko, egitarau zabala antolatu du festa batzordeak.

EGITARAUA

Ostirala, ekainak 22
- 19:00. Txupinazoa, buruhandiak eta kalejira trikitilariekin.
- 20:00. Trikipoteoa.

Larunbata, ekainak 23
- 11:00. Diana trikitixarekin.
- 11:00. Puzgarriak, apar festa eta haur jolasak.
- 11:30. Jubilatuen hamaiketakoa Kaiua tabernan.
- 12:00. Sardina jana eta sagardoa txotxean.
- 13:00. Tortilla patata lehiaketa eta dastaketa. Saria afaria bi lagunentzat.
- 14:30. Lagun arteko bazkaria. (Bakoitzak bere bazkaria eraman beharko du. Parrila izango da)
- 15:30. Mus Txapelketa.
- 17:00. Haur jolasak, puzgarriak eta txokolate jana.
- 19:30. Erromeria Bide Batez taldearekin.
- 21:30. Lagun arteko afaria. (Bakoitzak bere bazkaria eraman beharko du. Parrila izango da)
- 22:30. San Juan sua piztuko dute.
- 23:00. Erromeria Bide Batez taldearekin.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!