«Emakumeok eman egin behar dugu eskatu aurretik»

Aitor Manterola / BERRIA 2018ko eka. 22a, 11:28
Argazkia: Gorka Rubio / FOKU

Hiru estropalari elkarrizketatu ditu BERRIAk gaurko egunkarian; tartean, Itziar Olasagasti oriotarra.

Orioko Itziar Olasagasti arraunlaria (Orio, Gipuzkoa, 1989), San Juaneko Irati Larrañaga (Tolosa, Gipuzkoa, 1992), Tolosaldeako Malen Oiarzabal (Tolosa, 1999) eta beste emakumezko arraunlari guztiak orain aterako dira plazara, traineru estropadekin batera, baina hilabete luzeak ari dira prestatzen eta lehian, ontzi txikietan.

Bizpahiru hilabete lehiatzeko zazpi-zortzi hilabeteko prestakuntza egin duzue beste urtebete batez. Nola azaldu hori?

IRATI LARRAÑAGA: Arrauna ez dugu guk asmatu, eta orain igo gara tren honetara. Ez gara gu hasiko aldatzen aspalditik datozen gauzak. Probatzen duzu arrauna, eta bada zerbait lotzen zaituena. Udako lehia baino gehiago da: bizitzeko modu bat da. Zure egunerokoan sartzen duzu entrenatzera joatea, eta besterik ez da. Oso kirol teknikoa da, entrenamendu ordu asko dira, eta fisikoki oso ondo egon behar duzu. Urte guztian landu behar dira aldagai asko udan ondo egoteko.

Prestakuntzako bide luze horretan uda oso urruti ikusten duzuenean, zer?

ITZIAR OLASAGASTI: Nahi dugulako gabiltza arraunean, ez beste inork behartuta. Pozak ematen dizkizu gero. Talde kirola da, eta neguko bakardadean badakizu taldea dagoela zain, edo klubean lanean ari den langilea, edo besteren bat. Gizarteratu egiten gaitu taldeko lana izateak. Elkarrizketa irakurtzen jarraitzeko, egin klik hemen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!