Anibarko portuko festak "arrakastatsuak" izan dira

Karkara 2018ko eka. 24a, 11:54

Ostiral arratsaldetik atzo gaueraino, festa giro ederra izan dute Anibarko portuan. Aurtengo festak arrakastatsuak izan dira, antolatzaileek adierazi dutenez. Bi egunetan herritar ugari gerturatu da auzora, programako ekimen ezberdinez gozatzera.

Ostiralean bertan, festak hastearekin batera auzoko kirol kantxa berria inauguratu zuten. Horri esker, berrikuntza bezala, jaietan umeen futbol txapelketa jokatu dute, eta partaidetza handia izan da. Bestalde, atzo gauean herrian su handirik ez zenenez, herritar jende asko hurbildu zen Anibarko Portura, San Juan gaua ospatzera. Anibarko portuko festa batzordeak jaien balorazio oso ona egin du, eta eskerrak eman dizkie parte hartu duten herritar guztiei.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!