Javier Puertas hirugarren, Espainiako aulki mugikorreko txapelketan

Karkara 2018ko eka. 24a, 11:47

Estropalari oriotarrak banakako skiff modalitatean lortu du domina, beteranoen mailan.

Orio AEko hainbat arraunlari Banyolesen dira ostiraletik, Espainiako aulki mugikorreko txapelketa jokatzen. Atzo, Javier Puertasek brontzezko domina lortu zuen bakarkako skiff modalitatean, beteranoen mailan. 66 urterekin, sasoi betean jarraitzen du estropalari oriotarrak. Gaur, Orioko 4 ontzi A finaletan izango dira, dominak irabazteko borrokan, eta bik B finaletan parte hartuko dute, sailkapeneko 7-12 postuen lehian.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!