Orioko garai bateko kantak grabatzen ari dira gaur herrian, ETB1-eko 'Gure Kasa' saiorako

Karkara 2018ko eka. 26a, 12:42

Maddalen Arzallusek 'Gure Kasa' programan duen Abestien zaindaria atalerako Orioko antzinako hiru abesti kantatu dituzte gaur, hilak 26, hurrenez hurren, herriko Salatxo Abesbatzak, Intza Unanuek eta Imanol Urkizuk. Arzallus izan dute bidelagun interpretazioan. Gaurko grabazioa uztaila hasieran emitituko da ETB1eko programa horretan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!