Traineru denboraldia 2018

Nadeth Agirre: "Lehen luzean sei segundo atera dizkigu San Juanek; bueltan, paretsu ibili gara"

Karkara 2018ko uzt. 1a, 17:42

Emakumezkoen traineruko kapitaina pozik agertu da gaurko emaitzarekin. San Juanek egin du denbora onena, 21:49.13; eta Oriok, 22:01.53. "Kanporantz galdu dugun denbora izan da amaieran atera digutena; baina denboraldiko lehenengo helburua bete dugu, sailkatuta gaude".

Asteburu emankorra izan da zuentzat ezbairik gabe. 
Bai. Atzoko estropadaren ondoren, Euskotren Ligan sailkatzeko arazorik ez genuela izango bagenekien; hala ere, gaur Zierbenan lorpen hori borobiltzera sartu gara uretara. Baina, tira, denboraldiko lehenengo helburua bete dugu; sailkatuta gaude.

Gustura gaur egindako estropadarekin?
Estropadari dagokionez kanporantz galdu dugun denbora izan da amaierako segundo diferentzia markatu duena. Alde horretatik pena izan da, baina gertu ditugu, eta horrek indarra ematen digu.

Denboraldi hasiera izanda, nola ikusten duzue aurtengo liga?
Goian egoteko argi dago gauzak ongi egin behar direla; gure helburua, denboraldiari dagokionez, hori da, ahalik eta akats gutxien egitea. Beti hankak lurrean ditugula, noski; izan ere, gure atzetik daudenak ere gogotsu datoz, eta ez ditugu urruti.

Urte ona izango da Oriorentzat?
Nire ustez ona izango da; borobiltzeko, trapuaren bila joango gara.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!