Iheslari eta deportatu politikoen aldeko ekimena egingo dute larunbatean, Orion

Iheslari eta deportatu politikoen aldeko ekimena egingo dute larunbatean, Orion
Iheslari eta deportatuen aldeko ekimena egingo dute larunbatean Orion. (Aiora LarraƱaga)

Ekimenak aldarrikapena eta udako jai giroa uztartuko ditu, eta iheslarien eta deportatuen itzulera irudikatzeko ibai jaitsiera egingo dute bateletan parte-hartzaileek.

'Bada garaia. Iheslari eta deportatu politikorik gabeko Euskal Herria' goiburupean, ekimena egingo dute larunbat goizean Orion. Ekimenak aldarrikapena eta udako jai giroa uztartuko ditu, eta iheslarien eta deportatuen itzulera irudikatzeko ibai jaitsiera egingo dute bateletan parte-hartzaileek.

Hurrengoa da egitaraua

- 11:00etan Jaitsierako parte-hartzaileak arraun elkartean
- 12:00etan Oria ibaiaren jaitsiera
- 13:00etan Iheslari eta deportatu ohiei harrera portu ondoko zubian
- 13:30etan ekitaldi politikoa Plazan
- 12:00etan parrillada Plazan

Egitasmoaren aurkezpenean antolatzaileek adierazi zuten iheslari, deportatu eta presorik gabeko Euskal Herria lortzea premiazkoa dela. Eta ildo horretan, iheslarien eta deportatuen bizi-baldintza zailak ekarri zituzten gogora: Ez daude kartzelan bainan ihesa eta deportazioa bizitzea kondena latza daItsasora ateratzen garenok agur eta ongietorrirako toki gisa ikusten dugu portua. Nahiz eta agurtzeko aukerarik ez izan, iheslari eta deportatuei ongi etorria emateko irrikitan gaude. Hori nahi dugulako: iheslari eta deportaturik gabeko Euskal Herria, adierazi du Ubegunek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!

Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!