Traineru denboraldia 2018

Bigarren postuan sailkatu dira gaurko estropadan Orioko traineru nagusiak

Karkara 2018ko uzt. 8a, 19:31
Bilbon jokatu zen estropadako argazkia. Artxiboko argazkia.

Asteburu honetan Galizian izan dituzte estropadak Orio Arraunketa Elkarteko gizonezkoen eta emakumezkoen traineru nagusiek.

Asteburuan Galizian jokatu dira Euskotren Liga eta Eusko Label Liga, eta Bandeira Cidade da Coruña izan dute jokoan arraun taldeek bi jardunalditan banatuta. Alde batetik, emakumezkoen txalupak maila ona erakutsi du asteburuan, bi jardunaldietan bigarren postuan sailkatu baita.

Bestetik, gizonezkoen traineruarentzat asteburu gora-beheratsua izan da. Izan ere, larunbatean seigarren postuan sailkatu ziren, baina gaurko estropadan bigarrenak izan dira, Urdaibairengandik zortzi segundura.

EUSKOTREN LIGA -SAILKAPEN OROKORRA
1.- San Juan 16 puntu.
2.- Orio 12 p.
3.- Hondarribia 7 p.
4.- GU- Arraun 5 p.

EUSKO LABEL LIGA - SAILKAPEN OROKORRA
1.- Urdaibai 58 puntu.
2.- Hondarribia 52 p.
3.- Zierbena 49 p.
4.- Santurtzi 42p.
5.- Orio 42 p.
6.- Cabo 31p.
7.- Donostiarra 30p.
8.- Ondarroa 29p.
9.- San Pedro 20p.
10.- San Juan 17p.
11.- Kaiku 11p.
12.- Tiran 8p.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!