Joseba Altunak Euskal Pilota Egokitua Master Cup Txapelketa jokatu du asteburuan

Karkara 2018ko uzt. 9a, 10:14

Altunak igandean Legazpin jokatu zen finalerako sailkatzea lortu ez bazuen ere, maila ona erakutsi zuen txapelketan.

Larunbatean I. Euskal Pilota Egokitua Master Cup txapelketako kanporaketa jokatu zen Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan. Bi mailatan banatuta parte hartu zuten pilotariek, adimen urritasuna dutenak alde batetik, eta gurpildun aulkian dabiltzanak bestetik. Denera 12 kirolarik parte hartu zuten talde bakoitzean, eta tartean zen Joseba Altuna pilotari oriotarra.

Altunak igandean Legazpin jokatu zen finalerako sailkatzea lortu ez bazuen ere, maila ona erakutsi zuen txapelketan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!