Traineru denboraldia 2018

Lan ona egin dute arraunlari gazteek Espainiako Aulki Mugikorreko Txapelketan

Karkara 2018ko uzt. 9a, 12:06
Infantil eta kadete mailako arraunlariek Sevillan jokatu dute Espainiako Txapelketa. (Facebook Aupa Orio)

Sevillan jokatu da infantil eta kadete mailako Espainiako Aulki Mugikorreko Txapelketa, eta Orio Arraunketa Elkarteak bederatzi ontzi aurkeztu ditu txapelketara.

Ostiraletik igandera bitartean infantil eta kadete mailako Espainiako Aulki Mugikorreko Txapelketa jokatu zen Seviilan, eta Orio Arraunketa Elkarteko arraunlari gazteak bertan izan dira.

Denera bederatzi ontzi aurkeztu ditu Orioko arraun elkarteak txapelketara, eta dominarik lortu ez badute ere, lan ona egin dute arraunlari gaztetxoek Espainiako Txapelketan.

Hurrengoak dira emaitzak
5. postuan. Kadete mailako emakumezkoen skull laukoa
7. postuan. Infantil mailako emakumezkoen skifa eta infantil mailako gizonezkoen zortzikoa
8. postuan. Infantil mailako emakumezkoen skull laukoa, kadete mailako emakumezkoen lemazainik gabeko bikoa, eta Berdin-Berdinak elkarteko kadete mailako gizonezkoen zortziko inklusiboa.
9. postuan. Kadete mailako gizonezkoen skull laukoa.

Kadete mailako gizonezkoen biko skull eta skifa ez ziren finalerako sailkatu.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!