Errioko dragatze lanak uztailean amaitzea aurreikusten dute

Karkara 2018ko uzt. 9a, 16:28

Apirilean hasi ziren Orioko errioan dragatze lanak. Moilan, kirol portu parean eta kofradia berriaren inguruan aritu dira langileak hondarra eta lohia ateratzen, nabigazio kanalak garbitzeko helburuarekin.

Azken hilabeteotan, errioko dragatze lanek ez dute kasik etenik izan. Ia egunero, asteburu eta jai egunak barne, lanean diharduten bi baporeek lohi eta hondar tonak atera dituzte ibaiko hondotik, segidan itsaso kanpoaldean berriz uretara botatzeko.

Bideoan ikusten den bezala, asko izan dira lanen ikusgarritasunak erakarrita baporeei begira egon diren herritar eta turistak. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Portu eta Itsas Gaietako sailaren aurreikuspenen arabera, dragatze lanak uztailean amaitzea aurreikusten dute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!