Unai Zubizarreta azpitxapeldun, Gipuzkoako bodyboard txapelketan

Karkara 2018ko uzt. 10a, 15:15

Beñat Yeregi zumaiarrak irabazi zuen larunbatean Zurriola hondartzan jokatu zen txapelketa. Azken segundoetan hartutako olatu batekin gailendu zitzaion Unai Zubizarretari.

Lehengo asteburuan zehar, Gipuzkoako surf eta bodyboard txapelketak jokatu ziren Donostiako Zurriola hondartzan. Unai Zubizarreta Xubi oriotarrak bodyboard modalitateko kategoria nagusian parte hartu zuen, eta bigarren postua lortuta itzuli zen etxera.

Finala oso lehiatua izan zen, eta Zubizarretari azken segundoetan alde egin zion garaipenak. Olatu eskasak izan zituzten egun osoan zehar, eta tarteka, barealdi nabarmenak izan ziren. Zubizarreta 5 eta 5,5 puntuko bi olaturekin aurretik jarri zen, eta Yeregik gutxienez 6 puntuko olatua behar zuen irabazteko. Finala bukatzeko 30 segundo falta zirela, zumaiarrak olatua hartu eta 7,17ko puntuazioa lortu zuen, txapela eskuratuz.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!