Bihar emango diote hasiera Bisiguaren Festari

Karkara 2018ko uzt. 11a, 15:47
Aurten ere herriko plaza jendez beteko da Bisiguaren festan.

Bisiguaren Festako irekiera ekitaldian Imanol Alguacil eta Carmen Oteiza Enbil omenduko dituzte.

Bihartik igandera bitartean Orioko Herriko Plaza jatetxe erraldoi bihurtuko da. Bihar 20:00etan izango da Bisiguaren Festako irekiera ekitaldia, eta Imanol Alguacil eta Carmen Oteiza Enbil omenduko dituzte inaugurazio jaian.

Jarraian Bisiguaren Festako egitaraua egunez egun.

EGITARAUA

Uztailak 12, osteguna

20:00 Aurkezpen ekitaldia

  • Salatxo abesbatzak, Pello eta Nikolasak eta Harribil dantza taldeak parte hartuko dute.
  • Pintxo txikiteoaren inaugurazioa
  • Parrilleroek plaza inauguratuko dute.

Aurten hauek izango dira omenduak: Imanol Aguacil Errealeko lehenengo taldeko entrenatzaile ohia eta Carmen Oteiza Enbil, Jorge Oteizaren arreba.            

20:00 Petritegi sagardoaren dastaketa.

21:00 Afariak.

Uztailak 13, ostirala

20:00 Petritegi sagardoaren dastaketa.

21:00 Afariak.

Uztailak 14, larunbata

12:00 Petritegi sagardoaren dastaketa

12:00 Marmitakoa Herriko Plazan. Razioak salgai 2 eurotan.

12:45 Castellers de Vilafranca taldeari ongietorria plazan.

13:00 Castellers de Vilafranca taldearen emanaldia plazan. Euskal Herrian lehen aldiz bederatzi pisuko giza dorrea osatzen saiatuko dira.

14:00 Bazkariak

20:00 Petritegi sagardoaren dastaketa

21:00 Afariak

Uztailak 15, igandea

12:00 Bisigua erretzeko lehiaketa Orioko elkarte gastronomikoen artean Herriko Plazan.

12:00 Petritegi sagardoaren dastaketa

12:00 Hegaluzea parrillan Eusko Labelen laguntzarekin. Razioak salgai 2 eurotan.

14:00 Bazkariak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!