Goizeko euri zaparraden eraginez, Orioko hainbat gune urak hartu ditu

Karkara 2018ko uzt. 12a, 12:14

Egunak aurrera egin ahala eguraldiak hobera egingo duela aurreikusi du Euskalmet Euskal Metereologia Agentziak

Gaur goizean euri zaparrada handiak bota ditu kostaldean, eta ondorioz herriko hainbat eremu urak hartu ditu. Euskal Metereologia Agentziak jakinarazi duenez, goiz-eguerdi partean zehar giro ezegonkorra izango da, eta zaparrada trumoitsuak botako ditu Kantauri isurialdean. Dena dela, egunak aurrera egin ahala eguraldiak hobera egingo duela aurreikusi dute, eta arratsaldean ostarte zabalak izango direla iragarri dute.

Bihar arratsalderako ere eguraldi ezegonkorra espero da, eta 15:00etatik 22:00etara bitartean Abisu Horia eman dute prezipitazio handiengatik.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!