Estropalari kaleko saneamendua eta irisgarritasuna hobetu ditu Udalak

Karkara 2018ko uzt. 12a, 13:30
Estropalari kalean saneamendu lanak egin dituzte

Udalak 148.729,54 euro gastatu ditu guztira lan horietan (BEZa barne); hasieran aurreikusitakoa baino 12.000 euro inguru gehiago.

Lanek hasieran aurreikusitakoa baino gehiago iraun dute, eguraldi txarra egin duelako, batetik, eta ezustekoak sortu direlako, bestetik (lur azpiko azpiegiturak, esaterako, planoetan azaltzen zirenak baino konplexuagoak ziren eta, bestalde, arketa gehiago egin behar izan dira; horren ondorioz, espaloiak erabat altxatu behar izan dira eta gero guztiz berregin).

Azken erremateak argiterian

Lanik handienak maiatzerako bukatuta zeuden; baina oraintxe ari dira egiten azken aldaketak eta erremateak argiterian.

Udalak 148.729,54 euro gastatu ditu guztira lan horietan (BEZa barne); hasieran aurreikusitakoa baino 12.000 euro inguru gehiago.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!