Bisiguaren Festa martxan da atzotik

Karkara 2018ko uzt. 13a, 11:18

Arratsaldeko zortzietan eman zioten hasiera ekimen gastronomikoari, Imanol Alguacil eta Carmen Oteiza omenduz.

Hasi da aurtengo Bisiguaren Festa. Atzo iluntzean egin zuten irekieran, Imanol Alguacil eta Carmen Oteiza omendu zituzten (bigarrenaren kasuan, familiako kideek jaso zuten oroitagiria). Udaleko ordezkariek Egunsenti otxoteak urteetan egindako lana ere goraipatu zuten, eta abeslariei zapi bana banatu zieten. Pello eta Nikolasa erraldoiek, Harribileko bi dantzarik eta Salatxo abesbatzak ere parte hartu zuten atzoko ekitaldian.

Igandera bitartean, bisiguaz gain beste hainbat jakiz eta ekimenez gozatzeko aukera izango da Orioko plazan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!