Goiko Kalean eta errio ertzean bisita kulturalak egingo dira, uztaileko asteburuetan

Karkara 2018ko uzt. 13a, 15:46

11:30ean abiatuko dira bisitak, Orioko turismo bulegotik.

Uztaileko asteburuetarako bisita kulturalak antolatuko ditu Begi-Bistan enpresak, Orioko Udalarekin elkarlanean. Bisitak larunbatetan eta igandeetan izango dira, 11:30ean turismo bulegotik hasita. Hauek izango dira bisita-egunak: uztailak 14, 15, 21, 22, 28 eta 29a.

Helburua da Orioko alde zaharra eta eraikin garrantzizkoenak erakustea bisitariei, herriaren historiari buruzko azalpenak ematearekin batera. Bisitariek Pilliku plaza, Kale Nagusia, Salatxo, Iturriaga jauregia eta eliza ingurua bisitatuko dituzte, besteak beste. Handik errio aldera jaitsiko dira, eta aukera izango dute Mutiozabal ontziolari eta Arraunetxeari buruzko informazioa jasotzeko.

Bisita kulturalek ordu eta erdiko iraupena izango dute.

Prezioa: 8 euro, helduek; 5 euro, haurrek.

Izen-ematea

Izena hiru tokitan eman daiteke: Arraunetxen, Turismo Bulegoan eta kanpinean, honako telefono edo posta elektronikoak erabiliz:

Arraunetxe. Begi-Bistan: info@begi-bistan.com 657 794 677

Turismo Bulegoa: orioturismo@gmail.com 943 835 565

Udal kanpina: 943 834 801

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!