`Castellers de Vilafranca´taldeak bederetzi pisuko giza dorrea egitea lortu du

Karkara 2018ko uzt. 14a, 17:17

Eguerdian jende asko bildu da plazan, Kataluniako taldearen ikuskizunaz gozatzeko. Aurretik, Bisigu Egunaren egitarauaren barruan, herritarrek marmitakoa dastatzeko aukera izan dute.

Eguraldi ederra lagun, eguerdi aldera jende asko bildu da gaur Orioko plazan. Urtero bezala, Bisigu Egunaren egitarauaren barruan marmitakoa banatu dute 12:30ak aldera. Pixkanaka, 13:00etarako plaza inguruak jendez bete dira, Kataluniako Castellers de Vilafranca taldearen ikuskizunaz gozatzeko.

Kataluniarrek lau giza dorre ezberdin egin dituzte; bigarrenean, Euskal Herrian zuten errekorra hautsi dute, bederatzi pisuko dorrea eginez. Horretarako, taldekideek hainbat herritarren laguntza izan dute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!